Euskal Herriko Mendizaleen Biltzarra-ren Zuzendaritza Batzordearen bilera berria Lizagasar / Elgoibarren (Gipuzkoa) egin da, Hego Euskal Herriko mendizale federazioak biltzen dituena. Bertan parte hartu dute (ezkerretik eskuinera): Koldo Aldaz, Iratxe Osoro, Miren Eizmendi, Antonio Ortega, Ricardo Hernani eta Zigor Egia (Julio Martínez falta izan da).
Bilera honetan, lehiaketako 5 diziplinen gaineko errepaso zabala egin da (2026tik aurrera diziplina guztietan lehiaketa bateratuak egingo ditugu), baita mendizaletasunaren sustapenari lotutako egungo eta etorkizuneko hainbat jarduerari buruzkoa ere. Era berean, federazioen munduari eta mendizaletasuneko arazoei buruzko hainbat gai eztabaidatu dira, horiek jorratzeko estrategiak koordinatuz eta beharrezko informazioa partekatuz.
Zuzendaritza Batzordea baino lehen, San Pedroko Pako Iriondoren monumentua bisitatu da

