Joan den larunbatean, mendiko lasterketetako teknifikazio-taldearen beste bilera bat egin zen Aretxabaletan.
Taldeak kirol-psikologo Itsasne Blancorekin hitzaldi bat izan zuen, lehiaketen aurretik eta bitartean emozioak nola identifikatu, eta emozio horiei eta horien erantzun psikosomatikei nola aurre egin eta nola kudeatu azaltzeko.
Horrez gain, plioemetria, propriozepzioa eta lasterketa-teknikari buruzko hitzaldi tekniko bat eta praktika saioak ere eskaini zitzaizkien.
