Mendi Film 2026rako sarrerak salgai daude jada. Federatuek % 10eko deskontua izango dute inaugurazio ofizialerako sarrera batean. Ekitaldia abenduaren 5ean izango da, 19:45ean, Euskaldunako auditorioan.
Deskontu-kodea posta elektronikoz bidaliko da. Jasotzen ez baduzu, idatzi [email protected] helbidera eta bidaliko dizugu.
Eman izena gure buletinean ere, hilero albiste nabarmenenak, federatuentzako informazio interesgarria eta gure babesle eta laguntzaileen abantailak eta promozioak jasotzeko.
I Follow Rivers dokumentalaren estreinaldia Estatuan
Inaugurazio-saioko plater nagusia I Follow Rivers dokumental norvegiarraren Estatuko estreinaldia izango da, aurtengo edizioko harribitxietako bat. Barbora Hollan zuzendaria Bilbon izango da filma aurkezteko.
Dokumentalak Mariann Sæther du protagonista, 42 urteko munduko ur bizietako kayakistarik onenetako bat. Nerabezarotik, gizartearen arau eta itxaropen askori aurre egin die. Ama bihurtu ondoren, muturreko kirola eta familia uztartu ditzakeela erakutsi nahi du. Baina merezi al du ibaiko bizitzak dakartzan arriskuak hartzea?
I Follow Rivers filmak bizitzaz, heriotzaz eta orekaren bilaketaz hitz egiten du, protagonistaren bizipenen bidez.

