Euskal Mendizale Federazioak, aurreko denboraldietan bezala, Euskal Kirol Federazioei buruzko indarreko dekretua betez, istripuetarako eta kalte-ordainetarako osasun-laguntzako aseguruaren kontratua sinatuko du 2027 urterako, indarrean dagoen legeriak eskatzen dituen estaldurekin.
Beraz, aseguru horri buruzko eskaintza bat aurkeztu nahi baduzue, 2026ko urriaren 31ko 13:00ak arte egin dezakezuela jakinarazten dizuegu, Euskal Mendizale Federazioaren helbide elektronikoan.
Gure beharretara egokitutako proposamen bat aurkeztu ahal izateko, honako datu hauek emango dizkizuegu:
- Aurreko denboraldiko aseguratuen kopurua.
- Ezbehar-tasa: 8 hilabete uneko urtean.
- Indarrean dagoen urteko federatu bakoitzeko prima (gure webgunean eskuragarri) eta aseguruaren estaldura.
Jasotako proposamenak Zuzendaritza Batzordeak baloratuko ditu lehenik eta behin, honako irizpide hauek kontuan hartuta: eskainitako primaren prezioa, aseguruaren estaldurak, eskuragarri dagoen mediku-sarea, ezbeharrak jakinarazteko eskainitako komunikazio-kanalak eta euskaraz zein gaztelaniaz arreta jasotzeko aukera.
Aseguru-etxeek horretarako berariaz emandako gutuna (EMF ESKAINTZA) duten aseguru-artekaritzen edo aseguru-bulegoen eskaintzak baino ez dira onartuko.
Ondoren, Zuzendaritza Batzordeak proposamena egingo dio Batzar Nagusiari, behin betiko hautaketa egiteko eskumena duen organoa den aldetik.
Edozein kontsulta egiteko jar zaitezkete harremanetan Euskal Mendizale Federazioarekin: 945 12 43 35
