Jon Beñat Agirre Gasteizen jaio zen 1991. urtean. Nerabezaroan bere hiriko Zutikan eskalada teknifikazio taldera batu eta horri esker arroka eskalada eta txapelketak gertutik ezagutu zituen. Gazte kategorietan Euskal Herriko hainbat txapela lortu zituen baita podium ugari estatu mailan ere. Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzietan lizentziatua da eta Irakasle Prestakuntzarako masterra burutu zuen. Zenbait urtez hezkuntza fisikoko irakasle gisa jardun du.

Irati Zabala Mujika Oiartzunen jaio zen 1999an. Haurra zela herrian bertan hasi zen eskalatzen eta ostera Euskal Selekzioan aritu da atleta moduan 2018-2023 urteetan zehar. Euskadiko hainbat txapela eta estatu mailako podiumen bat edo beste lortu ditu. Arkaitzean, boulderrean aritu da batik bat, eta azken urteetan kirol-eskaladan ere bai. Jarduera Fisiko eta Kirolen Zientzietan graduatua da. Egun entrenatzaile zein ekipatzaile moduan egiten du lan.

 

Similar Posts