Jardunadi-formatibo bikoitza gure mendi lasterketetako teknifikazio taldearentzat

Joan den larunbatean, gure mendi lasterketetako teknifikazio-taldea bildu genuen kirol-ikuspegitik nutrizioan eta psikologian oinarritutako bi saio formatibotarako. Garazi Abasolo eta Itxasne Blanco izan genituen gurekin.

Lehenik eta behin, kirol-nutrizioari buruzko hitzaldi praktiko batekin hasi ginen, lehiaketara bideratuta: zer jan, noiz eta nola egokitu elikadura entrenamendu-asteetan eta lasterketa-egunean. Osagarrien gaia ere jorratu genuen, lehenago ukitu ez genuen zerbait.

Ondoren, denboraldiaren balantzea egitera, frustrazioak kudeatzera eta ikasitakoa eta alde positiboa baloratzera bideratutako bigarren hitzaldi batera pasa ginen. Azken finean, oso aberasgarria izan zen jardunaldia gure gazte kirolarientzat

Similar Posts