Euskal Selekzioak parte-hartze nabarmena izan du Tout à Bloc Nazioarteko Open ospetsuan, uztailaren 21etik 26rabitartean L’Argentière-la-Besséen (Frantzia) jokatu dena. Lehiaketa hau mundu mailako boulder egutegiko hitzordu garrantzitsuenetako bat da.
Asteartean, asteazkenean eta ostegunean jokatu ziren proba ofizialak kategoria ezberdinetan, giro bikain eta antolakuntza eredugarriarekin. Ostiralean, taldeak aukera izan zuen Ailefroideko bloke eskalada gune natural entzutetsuan jarduteko; esperientzia paregabea ingurune ikusgarri batean. Eta larunbatean, Sofía Hernándezeskalatzaileak finaletan parte hartu zuen eta 16 urtez azpiko emakumezkoen kategorian txapeldun izendatu zen, erakustaldi bikaina eskainita.
Lehiaketaz gain, selekzioak bidaia aprobetxatu zuen prestakuntza osatzeko, Toulouseko Arkose eta Block’Outrokodromoetan entrenamendu espezifikoak eginez, bai joanetan bai itzuleran.
Emaitza onak alde batera utzita, esperientzia honek balio izan du lan teknikoa sendotzeko, talde kohesioa indartzeko, eta batez ere, Euskal Selekzioa nazioarteko proba erreferenteetara eramateko, bertako talentu gazteari ikusgarritasuna eta proiekzioa emateko helburuarekin.
Kategoriaka emaitzak:
Sub 14 (mutilak)
-
Markel Korta – 4. postua
Sub 16 (mutilak)
-
Lier Pérez – 13. postua
Sub 16 (neskak)
-
Sofía Hernández – 🥇 1. postua
-
Elene Otermin – 10. postua
-
Emma Hernández – 11. postua
Sub 20 (neskak)
-
Ainhoa Uskola – 5. postua
-
Elur Arteaga – 7. postua
Senior (neskak)
-
Irati Zabala – 2. postua
-
Idoia Martínez – 6. postua
