Euskal Mendizale Federazioak (EMF-FVM) eta Runnun-ek, mendiko lasterketen aplikazio liderrak, lankidetza-hitzarmen egokia lortu dugu bi aldeentzat, eta EMF-FVMren komunikazio-estrategian ondo txertatzen da, mendiko lasterketen munduarekin lotutako albiste interesgarri guztiak eraginkortasunez sustatzeko.

Emaitza gisa, Runnun-en erabiltzaileek informazio eguneratua, egutegi ofizialak, federazioko berriak eta askoz gehiago eskuratu ahal izango dituzte.

Akordio hori lankidetza estrategikoa izateaz gain, maite dugun eta gure kolektibo federatuaren artean gero eta pertsona gehiago mugitzen dituen kirol horrekiko konpromiso partekatua ere bada.

Runnun mendiko lasterketen agendarik osoena da, eta, gainera, Estatuko edozein tokitan probak aurkitzeko, informazio guztia kontsultatzeko, faboritoak hautatzeko, alertak eta abisuak jasotzeko, denboraldiko egutegia planifikatzeko eta deskontu eta promozio oso interesgarriak lortzeko aukera ematen du. Hori guztia zuzenean telefono mugikorrean eta doan. Esloganak dioen bezala, app-aren erabiltzaileek “trail osoa esku-ahurrean” izango dute.

Mireia Trigueros Euskal Mendizale Federazioko Batzordekidearen hitzetan, “aliantza honek EMFren mendiko lasterketen zirkuitu ofizialak modalitate ezberdinetan eta dagozkien txapelketetan gehiago zabaltzen laguntzen du. EMFtik gure kirola gure mugetatik haratago zabaltzen duen app euskaldun baten aldeko apustua egiten dugu “.

Runnun-en aldetik, bereziki eskertu dute proiektuan jarritako konfiantza, eta gogo biziz espero dute lankidetza horrek ekarriko duen etorkizuna.

Similar Posts