2023. urtearen amaieran, Euskal Mendizale Federazioak 3 babes-hitzarmen eta 17 lankidetza-hitzarmen ditu, hainbat motatako erakundeekin sinatuta eta luzatuta.
Lehenengoei dagokienez, Ternua – Lorpen Euskal Selekzio ezberdinak janzten ditu mendiko lasterketetan, ibilaldi nordikoan, mendiko eskian eta kirol-eskaladan. Aurreko akordioari — historikoa federazio honetan — Scarpa enpresa italiarra gehitu zitzaion berriki, gure hautatuentzako kirol-oinetakoen baldintza onuragarriekin. Azkenik, Adartia-Alkora enpresak gure federazioak mendia sustatzeko egiten dituen jarduerak babesten ditu.
Lankidetza-akordioei dagokienez, 10 hitzarmen daude federazio-jarduera orokorraren eta eguneroko jardueraren onurarako. Vitoria-Gasteizko Udalak eta EMFk abiadura-horma bat eskaintzen dute Arabako hiriburuan entrenatzeko.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak modu aktiboan laguntzen du federazioak bere federatuei eta publiko orokorrari eskaintzen dien segurtasun-prestakuntzan.
Itelazpik bere Tetra komunikazio-sarea eskaintzen du, bai eta bere estaldura teknologiko aurreratua ere, federazioak Zirkuituaren esparruan ,nahiz beste batzuetan eskatuta, antolatutako martxetarako.
Climbskin, Infisport , Ekin eta Runnun enpresek lankidetza- eta onura-bide desberdinak dituzte zabalik mendi lasterketen eta eskaladako selekzioekin.
FederazioakEmmoa eta Felix Baltistán fundazioen jarduerari laguntzen dio.
Beste 7 hitzarmenek -aurreko ekarpenaz gain, federazioak berak txapelketaren edo mendiaren sustapenaren alorretan egiten duen jardueretan- hainbat abantaila eskaintzen dizkiete federatuei:
- Sua Edizioak %15eko deskontua eskaintzen du Suak Durangoko urteroko Azokan duen standean erositako liburu eta kartografietan.
- Resolargrip-ek era berean, mendiko oinetakoak konpontzeko tarifetan %15eko deskontua eskaintzen du.
- Hamaika Mountain, %10eko deskontua arropan eta Trail running-eko zapatiletan, eskaintzan dagoen materiala izan ezik
- Twonav enpresa, bere GPS nabigazio sistemetan %15eko deskontua
- Mendifilm mendiko filmen festibalak urtero, federazioaren bidez, % 10eko deskontua eskaintzen du inaugurazio-saiorako sarreren prezioan.
- Vipole, Italiako mendiko makilen enpresak Euskadiko ordezkariaren bitartez, %25eko deskontua eskaintzen du bere produktuetan
- Barrabes empresa ezagunak -Bilboko denda berria inauguratzen denean-, %10eko deskontua eskainiko du bai denda horretan, bai penintsulako hainbat tokitan kokatutako gainerako establezimenduetan, bai online zerbitzuan.
Azkenik, euskal lizentziak – beste lizentziarik behar izan gabe edo lizentzia hori handitu beharrik gabe – Aterpeen Korrespondentziari atxikitako Pirinioetako eta Europako Mendietako babeslekuen sareko deskontuetan izan daitezkeen abantaila guztiak eskaintzen ditu. Hori guztia, federatu txartela plastikoan edo digitalean aurkeztuz