LABORAL Kutxaren erronka azken txanpan sartu da. Euskal Mendizale Federazioko federatuek azaroaren 1era arte izango dute LABORAL hitza osatzeko aukera, EMF Mendiak aplikazioan erregistratutako gailurren bidez.
Erronka gainditzeko, indarrean dagoen Euskal Herriko Mendien Katalogoko gailurrak igo eta LABORAL hitzaren zazpi letrak osatu behar dira, mendi bakoitzaren izenaren lehen letra erabilita. R letraren kasuan, letra horrekin hasten diren mendi gutxi daudenez, nahikoa izango da gailurraren izeneko edozein tokitan agertzea.
Ternuako ur-botilatxoa opari
Erronka osatzen duten pertsona guztiek LABORAL Kutxaren opari bat jasotzeko aukera izango dute: Ternuako ur-botilatxo bat.
EMF Mendiak aplikazioaren erabiltzaileen parte-hartzea automatikoa da, eta, beraz, ez da aldez aurretik izena eman behar. Hala ere, oparia jasotzeko ezinbestekoa izango da albiste honekin batera dagoen formularioaren bidez erreserba egitea. (Azken eguna erreserbatzeko azaroaren 4a izango da).
Gainera, erronka osatzen dutenean, parte-hartzaileek popup bidezko jakinarazpen bat jasoko dute EMF Mendiak aplikazioan bertan, opariaren erreserba formularioaren bidez egin behar dutela gogorarazteko.
Oparien banaketa azaroaren 8an, Derion
Opariak Ehun Mendien Anaidiaren urteroko jaian banatuko dira. Aurten, ospakizuna azaroaren 8an izango da, Derion.
Erronka osatu arren ekitaldira joaterik ez dutenek berariaz adierazi beharko dute hori erreserba-formularioan. Kasu horietan, EMFk oparia nola eta non jaso ahal izango duten jakinaraziko die.
- Erronka osatzeko azken eguna: 2026ko azaroaren 1a
- Oparia: Ternuako ur-botilatxoa
- Banaketa: Ehun Mendien Anaidiaren urteroko jaia
- Azaroak 8 | Derio
Erronka osatzen baduzu, ez ahaztu zure oparia formularioaren bidez erreserbatzea.
⌛️ Oparia eskatzeko epea amaitu da / Ya ha finalizado el plazo para reclamar el regalo 🎁
