2025eko ekainaren 15a – Mugarrako harrobia
Joan den ekainaren 15ean, EMFko Gazte Alpinisten Taldeak autoerreskatate-praktikak egin zituen Mugarrako harrobian, taldearen prestakuntza teknikoaren funtsezko alderdia lantzeko helburuarekin.
Jardunaldia Iván Silvar eta Iñaki Garay teknikarien gidaritzapean burutu zen, eta Ibai, Ixone, Adriana, Aitor eta Anderrek osatutako taldeak mendian gertatu daitezkeen egoera errealei aurre egiteko sokarekin egin beharreko hainbat maniobra landu zituen.
Egun horretan honako eduki hauek landu ziren:
- Soka-loturak eta lotura-teknikak.
- Kargak eta laguntzak bigarrenari eskualdatzea Jaitsierak eta rappelak sistema ezberdinekin.
- Sokaz igotzeko teknikak
- Glaziarretako erreskatea eta polipastoen erabilera.
Halako praktiken bidez, taldeak beharrezko esperientzia eta segurtasuna eskuratzen ditu, alpinismoan benetako egoeretan erabili beharreko maniobra nagusiak menderatzeko.
