Gure alpinismoko teknifikazio-taldea hirugarren denboraldiko lehen irteeratik itzuli berri da.

Oraingo honetan, Ercins mendigunera joan gara, Argentiere la Besse-n (Frantziako Goi Alpeak), ur-jauzien gainean harizko eskaladan trebatzeko.

Juanjo Vallejorekin batera, Xabi Gomez eta Ander Agirregomezkorta ere bertaratu ziren.

Lehehengo jardunaldian Cervieres gunera hurbildu ginen, lehen kontaktu bezala luze bat aldi ugaritan eginda, keinuetan arreta ipinita. Gainera, ablakov taller bat egin genuen izotzean, ondoren hauek erabilita rapelatzeko.

Bigarren egunean, Ceillac gunera gerturatu ginen eta zailtasun desberdinetako bide ugari eskalatu genituen, eskalatutako metroei lehentasuna emanda. Hurrengo egunean Fournel aranera joan ginen, baina ezin izan genuen gure helburua bete eskalatzea ezinezkoa zelako.

Azkenik, azken jardunaldia Italiako Argentera aranean igaro genuen, zenbait luze eginda izotzezko bide polit batean, oso egoera onean.

Nahiz eta, orokorrean, baldintzak ez diren egokienak izan, ia egun guztietan eskalatzeko aukera izan dugu segurtasun marjinekin eta izotz eremuen gaineko ezagutzetan aurrera egin dugu.

Bestalde, ikaskuntza ona izan da egoera orokorra baloratzea eskalatzearen edo ez eskalatzearen gaineko erabakia hartzeko, izan ere, berezitasun honetan bideen egoerek eragin zuzena daukate gure segurtasunean.

EMF-ko Teknifikazio Taldea - 2024 - 1. irteera

Similar Posts