Euskadiko, infantil, kadete eta jubenil (18 urtetik beherakoak) mailako orientazio kirolariei zuzendutako deialdia da. Bertan parte hartzen duten neska-mutilek 2024ko Espainiako Selekzio Autonomikoen orientazio Txapelketan (CESA) parte hartu ahal izango dute, 2024ko ekainaren 28tik 30era bitartean.

Urtero bezala, kategoria bakoitzeko 4 neskek eta 4 mutilek izango dute Euskadiko selekzioa txapelketa hauetan ordezkatzeko aukera. Horretarako, hautaketa irizpideak eta sailkatze probak zehaztu dira jada eta atxikitako boletinean kontsulta daitezke.

Euskadiko neska-mutilek orientazio kirola ezagutu eta  gozatu, inguru berriak ikusi eta lagun arteko giro paregabeaz gozatzeko aukera bikaina da. Animatu!

Parte hartu nahi baduzu, bete hurrengo FORMULARIOA.

Similar Posts