Lehen edizioa · 2027 eta 2028
Zazpi lurralde.
Bide bera elkarrekin.
Zazpi mendi-ibilaldi Euskal Herria zeharkatzeko eta bertako historia ezagutzeko. Bi urte zikloa osatzeko, pausoz pauso eta elkarrekin.
7 ibilaldi
Lurralde bakoitzeko bana
2 urte
2027 eta 2028
Aitortza eta trofeoa
finalistei, 2028ko Galan



Klub eta entitate laguntzaileak

Ezagutu Euskal Herria
mendian barrena, gure geografiaren eta historiaren bidez
Behin-behineko egutegia. 2028 urteko datak aurrerago jakinaraziko dira
2027
Nafarroa
2027ko maiatzaren 15a
La Fuga Mendi Martxa: “Europako espetxe bateko ihesaldirik handiena”
GR 225ean barrena, 1938ko ihesaldiaren memoria ezagutzeko ibilbidea.
Antolatzaileak: La Fuga Kirola eta Oroimena Mendi Taldea
Bizkaia
2027ko ekainaren 13a
Meatzaldea: “Burdinaren Kalifornia”
Burdinaren historia eta meatze-paisaiaren eraldaketa.
Antolatzaileak: Arroletza M.T. / Enkarterriak
Zuberoa
2027ko irailaren 25a
Zalagaine + Bosmendieta, “Basabürüa, Xiberoko bihotza”
Xiberoako mendiak, memoria eta mitologia.
Antolatzailea: Orhimendi Taldea
2028
Lapurdi
Maiatza 2028
Herriko Comète Sarea: “Ihesaldi handia”
Askatasunaren bideak, Lapurdiko mugan barrena
Antolatzailea: Xogori Mendi Taldea
Nafarroa Beherea
Ekaina 2028
Ilarritako harrespilak
Ondare megalitikoa eta artzaintza-paisaiak Okabe inguruan.
Antolatzailea: Irati-Zaraitzu Kirol Taldea
Araba
Urria 2028
Valderejoko itzulia: “Mila urteko harana”
Mendeetan zehar bizileku izan den haran baten natura- eta kultura-ondarea.
Antolatzailea: Arabako Foru Aldundia, Valderejoko Parke Naturala + Gorostidi Mendi Taldea
Gipuzkoa
Urria 2028
Arritzaga: “Izotzaren arrastoak Aralarren bihotzean”
Izotzaren eta kobre-ustiaketaren aztarnak Aralarren.
Antolatzailea: Club Vasco de Camping, CVC
ZAZPIn parte hartu
01
Prestatu ibilaldi bakoitza
Kontsultatu ibilaldiaren fitxa, desnibela eta federatutako pertsonentzako parte hartzeko baldintzak.
02
Osatu 7 ibilbideak
Ibilaldiak 2027an eta 2028an egingo dira. Ibilaldi bakoitzean, klubek eta/edo erakunde laguntzaileek denbora- eta helmuga-kontrolak egingo dituzte.
03
Jaso aitortza
Ibilaldi guztiak osatzen dituztenak finalista gisa aitortuko ditugu 2028ko Mendizaletasunaren Galan, eta garaikur bat eta oroigarrizko intsignia bat jasoko dituzte.

Kirola, natura eta historia
Herrialdea ezagutzea, bertako bideen, historiaren eta istorioen bidez.
Meatzaritza-ondarea, memoria historikoa eta mendi hauetan bizi izan zirenen aztarnak bidelagun dira ibilaldi bakoitzean.

EZKABAKO IHESA · NAFARROA
Memoriaren bideak
MEATZALDEA · BIZKAIA
Meatzarien paisaia eta historia
ZALAGAINE–BOSMENDIETA · ZUBEROA
Xiberoako mendiak eta memoria
COMÈTE SAREA · LAPURDI
Askatasunaren bideak
ILARRITAKO HARRESPILAK · NAFARROA BEHEREA
Pirinioetako ondare megalitikoa
VALDEREJOKO ITZULIA · ARABA
Haran baten bizitza eta ondarea
ARRITZAGA · GIPUZKOA
Izotzaren eta meatzarien lanaren aztarna
Hasi aurretik
Zikloa mendizale federatu gazte eta helduei zuzenduta dago. Ibilaldi bakoitzaren baldintza zehatzak argitaratuko dira.
Distantzia ertaineko ibilbideak dira, 21 eta 28 km artekoak, gutxi gorabehera. Goranzko desnibel metatua 1.385 metrora irits daiteke, eta zenbait tartetan pasarte teknikoagoak aurki ditzakegu. Sasoi fisiko ona eta mendian nolabaiteko esperientzia izatea beharrezkoa da.
2027an eta 2028an zazpi ibilaldiak osatuz eta ezarritako arauak eta kontrolak betez.
Mendi martxa bakoitzak bere tracka du, gure Wikiloc profilean argitaratua eta martxa bakoitzaren orrialdetik ere estekatua.
Parte-hartzaileek ibilbideari jarraitzeko eta hura grabatzeko aukera ematen duen mugikorreko aplikazioren bat erabili beharko dute, hala nola Wikiloc edo Strava. Jardunaldi bakoitzaren amaieran, ZAZPIn izena emandako pertsona bakoitzaren tracka berrikusiko da, mendi martxa osatu duela egiaztatzeko.
Izena emateko datak eta estekak zehazteko daude. Laster argitaratuko dira ibilaldi bakoitzaren fitxan.
Zirkuituaren dokumentazioa
Aurkezpen-dosierra eta parte hartzeko araudia.


