Zazpi · Nafarroa · 2027
La Fuga Mendi Martxa, “Europako espetxe bateko ihesaldirik handiena”
GR 225 ibilbidean barrena, 1938ko ihesaldiaren memoria gogora ekarriz.

28,34 km
Distantzia
830 m
Desnibel metatua
873 m
Gehienezko altuera
Ibilbidea
Lineala
Ibibidea
Ezkaba (San Kristobal gotorlekua) → Garrues → Orrio→ Olaiz → Olabe → Leranotz → Saigots → Zilbeti → Sorogain → Urepele
Ibilaldiari buruz
Nafarroari dagokion La Fuga Mendi Martxak GR-225 ibilbideari jarraitzen dio. Memoria historikoaren ibilbide horrek 1938ko maiatzean San Kristobal gotorlekutik ihes egindako presoek egin zuten bidea gogora ekartzen du. Martxak Ezkaba, Olabe, Saigots, Sorogain eta Urepel (Iparraldea) lotzen ditu, askatasuna lortzeko ahaleginean zeharkatu zituzten paisaia eta bideetako batzuk igaroz.
Martxaren ibilbide osoak 54 km ditu, bi etapatan banatuta. Lehenengoa San Kristobal gotorlekutik Saigotseraino doa, eta hori da Zazpi proiektuaren barruan proposatzen duguna: guztira, 28,34 km. Distantzia hori hartuko da kontuan zirkuituko lehen mendi martxa osatutzat emateko. Nahi dutenek ibilbide osoa egiten jarraitu ahal izango dute Urepeleraino; bertan amaituko da jardunaldia.
Ibilbidea San Kristobal gotorlekuan hasten da, Iruñea gaineko Ezkaba mendiaren tontorrean. 1934an espetxe bihurtutako gotorleku horretan milaka preso egon ziren Gerra Zibilean, oso baldintza gogorretan: pilatuta, janari eskasia, hotza eta gaixotasunak pairatuz.
1938ko maiatzaren 22ko gauean, 795 presok ihes egin zuten San Kristobal gotorlekutik, Europako espetxe bateko ihesaldirik handienetzat jotzen den hartan. Askatasunaren bila hasitako lasterketa Nafarroako mendietan barrena egindako jazarpen basati bilakatu zen: 206 iheslari hil zituzten, 586 atxilotu eta espetxera itzuli zituzten, eta hiruk baino ez zuten lortu Frantziako Estaturako muga zeharkatzea.
Martxak gizon haietako batek egindako bidea egiteko aukera eskaintzen du, mendi-ibilaldia memoria eta aitortza ariketa bihurtuz. Nafarroako iparraldeko mendi, baso eta herrietan barrena, parte-hartzaileek Nafarroako memoria historikoaren pasarte esanguratsuenetako bat ezagutzeko aukera izango dute, muturreko egoeran askatasuna bilatu zutenen oroitzapena bizirik mantenduz.
Dokumentazio interesgarria
Ibilaldiari buruzko informazio interesgarria: ordutegia, irteera- eta helmuga-lekuak, ordutegiak eta bestelako xehetasunak
LASTER






