Euskal Mendizaletasunaren XXX. Gala Arrigorriagan izango da urriaren 16an

Euskal Mendizaletasunaren Galak hogeita hamargarren edizioa beteko du aurten, eta urriaren 16an Arrigorriaganospatuko da. Lonbo Aretoa mendizaleen elkargune izango da, euskal mendizaletasunari ekarpena egiten dioten pertsonak eta erakundeak aitortzeko.

Club Alpino Padura Mendi Taldea arduratuko da antolakuntzaz, klubarentzat bereziki esanguratsua den urte honetan: 75. urteurrena ospatzen ari da. Gala aukera ederra izango da ospakizun hori mendizaleen komunitatearekin partekatzeko eta kluben lana, norbanakoen ibilbideak eta gure zaletasuna aberasten duten jarduerak balioesteko.

Ekitaldia 18:30ean hasiko da, eta euskal mendizaletasunaren sari nagusiak jasoko dituzten pertsonak eta erakundeak izango dira protagonista, beren ibilbidea, lorpenak eta mendiarekiko konpromisoa aitortzeko:

  • Andrés Espinosa – Euskal Mendizale 2026: gure sari nagusia, urtean zehar bere balioengatik, gaurkotasunagatik edo mendizaletasunarekiko konpromisoagatik bereziki nabarmendu den pertsonari ematen zaiona.
  • Euskal Mendizaletasunaren Lagunak: mendiarekin lotura estua duten eta EMFri zein haren komunitateari eskuzabaltasunez lagundu dieten erakunde edo elkarteei zuzendutako saria.
  • Loli López Goñi – Emakume Mendizaleak: mendizaletasunean ibilbide edo jarduera nabarmena izan duten emakumeak aitortzen dituen saria, oraindik ere desberdinkeriak markatutako testuinguruan haien ekarpena balioesteko.
  • Antxon Bandres – Urteko jarduerarik interesgarriena: urtean zehar aipamen berezia merezi izan duen mendiko jarduera, espedizio edo diziplinari ematen zaion saria.
  • Ibilbide Onenaren Saria: mendizaletasunaren aldeko ibilbide luze eta esanguratsuari egindako aitortza.

Ondoren, Pyrenaica aldizkariaren ohiko urteko sariak banatuko dira, argazki eta artikulu onenak eta blogean bisita gehien jaso dituzten argitalpenak saritzeko.

Galaren ondoren, ospakizunak afari batekin jarraituko du, Arrigorriagako udaletxeko Euskaldunberri Aretoan. Prezioa 40 eurokoa izango da pertsonako.

Galako sarrera doan da lekuak bete arte.  Afarian izena emateko, bete behean aurkituko duzun formularioa.

Similar Posts