Ekainaren 7an, Euskal Herriko MENDIZALEEN BILTZARRAren plaka jarri da Elorriako aterpean (Arrabako kanpadetan, Gorbeiako Parke Naturala). Mendi federazioen arteko lankidetza iraunkorrerako organo bateratua da Mendi Biltzarra, Euskal Mendizale Federazioaren (EMF-FVM) eta Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundearen (MEKNF) artekoa.
Plaka honekin, Belaguako (Nafarroako Pirinioan) eta Elorria–Arrabako (Bizkaian) aterpe zainduetan dago jada ikur hau. Bi espazio hauek federazioen arteko batasuna eta mendizaletasunaren aldeko konpromiso partekatua irudikatzen dute.
Ekitaldia Gorbeiako aterpeko zaindaria den Josebaren, EHMBIko kideen eta Bizkaiko Federazioko ordezkarien laguntzarekin egin da.
Ricardo Hernani EMFko presidentearen hitzetan, “beti ez da gailur bat igo behar; batzuetan nahikoa da aterpe batean gelditzea eta gozatzea”. Aterpeek topagune, oroimen-gune eta gozamenerako leku kolektibo gisa duten balioa azpimarratzeko oroitarazpen ederra.
