Joan den igandean, maiatzaren 10ean, Ondategik orientazioaren euskal egutegiko hitzordu berri bat hartu zuen, Araba Orientazio Klubak antolatutako proba batekin, Euskal Herriko Orientazio Koparako (EHOK) puntuagarria. Lehiaketak Euskal Herriko hainbat tokitako orientatzaileak bildu zituen, giro ona, orientaziorako eremu interesgarria eta parte-hartze oso ona izan zituen jardunaldian: 206 banakako parte-hartzaile eta 44 talde eta/edo familia.
Ondategiko basoak berriz ere erakutsi zuen orientazioan jarduteko oso egokiak direla, eremu aldakorrak, aldap gutxikoak eta teknikoki interesgarria baita. Antolakuntzak diseinatutako ibilbideek abiadura eta zehaztasuna uztartu zituzten, eta parte-hartzaileak maparen irakurketa etengabea eta lasterketa osoan zehar erabakiak ondo hartzera behartu zituzten.
Probak maila guztietara egokitutako ibilbideak izan zituen, hastapen- eta familia-kategorietatik hasi eta esperientzia duten orientatzaileei zuzendutako ibilbide teknikoagoetaraino. Kirol arloan, gizonezkoen maila absolutuan, Nafarroako Kirol Klubeko Roberto Pascualek lortu zuen garaipena, 1h4 ’01 “-ko denborarekin. Emakumezkoetan, berriz, Aitana Lertxundi nagusitu zen, 1h18′ 24” ko denborarekin.
Eguraldi ona izan zen goiz osoan zehar eta Ondategiko ingurune naturalaz gozatzeko aukera paregabea suertatu zen. Hitzordu honekin aurrera jarraitzen du Euskal Herriko Orientazio Kopak, azaroak 11an Albiasun (Nafarroa) egingo den azken probaren faltan.
Probari buruzko informazio gehiago COARABAren webgunean. (Emaitzak, argazkiak, track, etab.)
