Blokeko Espainiako Kopako lehen proba martxoaren 28an eta 29an jokatu zen Cáceresen, eta bertan eman zitzaion hasiera lehiaketari, Euskal Selekzioaren jardun onarekin.
Guztira, 19 kirolarik hartu zuten parte hitzorduan, emaitza anitzekin baina oso jardun osatua eginez. Horietatik 9 eskalatzailek lortu zuten finaletarako sailkatzea, taldearen maila ona agerian utziz.
Emaitza nabarmenen artean, hiru podium eskuratu ziren:
– Markel Korta, 1.a U15 kategorian
– Udane Mugica, 1.a U19 kategorian
– Udane Mugica, 2.a absolutu kategorian
| Kategoriak | Emakumezkoak | Gizonezkoak |
|---|---|---|
| U15 | 21. Maddi Mendiburu | 1. Markel Korta 5. Asier Intxaure 15. Iraultza Azkue 26. Iur Guenetxea |
| U17 | 5. Elene Otermin 7. Sofía Hernandez |
5. Enaut Uson 10. Lier Perez |
| U19 | 1. Udane Mugica 6. Ines Allende 8. Libe Castillo 13. Maddi Agirre |
17. Ander Beitia 19. Haritz Urkiola |
| Absoluto | 2. Udane Mugica 9. Elur Arteaga 16. Ines Allende |
8. Andoni Esparta |
