Eskalada: Basque Team-ek eta EMF-k lankidetza abian jarri dute kirolari promesen jarraipenerako

Basque Team eta Euskal Mendizale Federazioa (EMF) lankidetza bat abiarazi dute kirolari promesen prestakuntza eta jarraipena indartzeko, nazioarteko lehiaketetara eta etorkizuneko hitzordu olinpikoetara begira.

Lankidetzaren lehen urrats gisa, proba medikoak eta esfortzu-probak egin zaizkie Eskaladako Euskal Selekzioko bost kideri, irizpide teknikoetan eta 2025ean lortutako emaitzetan oinarrituta hautatuta.

Elkarlan honen bidez, goi-mailako errendimendura bidean dauden kirolarien jarraipen espezializatu eta jarraitua bermatu nahi da.

Similar Posts