11 eskalada lehiaketetako epaile berri trebatu ziren joan den asteburuan, FEDMEk homologatutako Eskalada Epaile Autonomikoaren ikastaroan, Euskal Mendizale Federazioak (EMF) eta Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeak (MEKNF) elkarlanean sustatuta.
Prestakuntza EMFren Vitoria-Gasteizko egoitzan garatu zen, eta bertan epaile berrien talde bat prestatua izan zen, bi federazioen proba ofizialetan nahiz izaera autonomikoko lehiaketetan, parte hartzen dutenean, euren lana egiteko.
Maila handiko prestakuntza espezializatua
Prestakuntza arlo ezberdinetako adituek eman zuten:
• David Antonio, epailea estatu mailan eta Federación Española de Deportes de Montaña y Escaladako (FEDME) Epaileen Batzordeko prestakuntza arduraduna.
• Goio Larrañaga, mendi lasterketetako epaile aditua, ibilbide zabala duena EMFren zein FEDMEren esparru federatiboan.
• Hur Lertxundi, larrialdietako medikua eta EMFko aholkularitza medikoko kidea.
Ikastaroan eduki teknikoak, araudiari lotutakoak eta osasun arlokoak landu ziren, lehiaketako eskaladan epaileen zeregina ikuspegi integral batetik jorratuz.
Hurrengo urratsa: praktikaldia
Prestakuntza prozesua ez da amaitu. Kirol arloko titulazio tekniko guztietan bezala, epaile berriek praktikaldia egin beharko dute orain, hainbat lehiaketa ofizialetan, tutoretzapean jardunez.


