Lorpen eta Euskal Mendizale Federazioaren arteko lankidetza-hitzarmena

Euskal Mendizale Federazioak (EMF) eta Lorpenek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute 2026. urterako, bi erakundeen arteko harremana sendotzeko eta aire zabaleko jardueren eta mendiko kirolaren esparruan balio partekatuak sustatzeko helburuarekin.

Lankidetza honek EMFk bere balioekin eta mendiko kirolarekin bat egiten duten markekiko duen konpromisoa indartzen du, gure lurraldeko enpresen aldeko apustua eginez.

Lorpeni buruz

Lorpen, 1985ean Etxalarren sortutako galtzerdi teknikoen marka historikoa da, bertako familia batzuek kokapen paregabe honetan bizi eta lan egiteko aukera emango zien proiektu batetik sortua, munduko galtzerdi teknikoko marka nagusienetaritako batean bilakatu da, batez ere eskiatzeko, mendiko lasterketarako eta mendizaletasunerako galtzerdiak eginez. Gaur egun, bere salmenten % 60 nazioartekoak dira. Lorpenek goi mailako kirolariekin ere kolaboratzen du, hala nola Alberto Iñurrategirekin.

Markaren ekoizpen unitatea eskuratu duen langile talde baten erabakiari esker, Lorpen bere jatorrira itzuli da, jarduerarekin jarraitzeko eta azalarekin kontaktuan dauden jantziak (galtzerdi teknikoak eta arropa termikoa) sortzen jarraitzeko, kalitate, iraunkortasun eta ezaugarri tekniko handikoak.

Erakunde berrirako aukeratu duten izena, Artain25, esanahiz beterik dago: Artain, bere jatorrizko instalazioen albotik igarotzen den ibai txikiaren izena da, eta bere ibilbideari jarraitzen dio gaur egungo industria nabearen albotik pasatuz. Horrela, izenak iraganaren eta orainaren arteko lotura simulatzen du, eta proiektuaren jarraitutasuna ekartzen du gogora, zeina jariatzen den eta ez gelditzen, Lorpenek bezala.

Lorpenek, gainera, urte batzuk daramatza lehengai birziklatu, natural edo biodegradagarriekin bakarrik lanean, eta erakutsi du kalitatea eta teknizitatea ez daudela ingurumena errespetatzearen kontra, elkarren osagarri direla. Bortzirietako bailarako lantegiak, gauzak egiteko modurari garrantzia ematearen alde egin du, prozesuak birpentsatzearen alde, proiektua jasangarria izan dadin hitzaren zabaltasun osoan, eta horrela babestu du langile taldeak urrats hau ematean, gauzak egiteko moduak garrantzia duela berretsiz.

Similar Posts