Euskal Selekzioak pasa den larunbatean parte hartu zuen Trofeo Mezzalama proban, eski-alpinismoko lasterketarik entzutetsuenetako batean, eta aurten Distantzia Luzeko Munduko Txapelketaren barruan kokatua.
1933an Ottorino Mezzalamaren omenez sortutako proba historikoak 18 nazioetako 320 talde bildu zituen, 40 km-ko ibilbide zorrotzari eta ia 4.000 metroko desnibel positiboari aurre egiteko. Lasterketak Castore eta Lyskamm-eko “Nasa” igaro zituen, Gressoney-La-Trinitéra jaitsi aurretik. Irteera goizeko 5:30etan izan zen Breuil-Cerviniatik, eguraldi egonkorra eta elur ugariarekin.
Euskal ordezkaritzaren emaitzarik onena Nahia Quincocesek eta kataluniar Marta Ribak lortu zuten, 8. postuansailkatuz, emakumezkoen sailkapenean Top 10ean sartuta.
Gizonezkoen lehia gogorragoa izan zen; Asier Alonso eta Loic Thevin 37. postuan helmugaratu ziren, eta Jon Ander Aranburu eta Aitor Ugarte, 47. postuan.
