Jarraian, Euskadiko eta Nafarroako Federazioek batera aurten antolatzen ditugun 2025eko mendi udalekuetan izena emateko informazioa partekatzen dizuegu.
Proposamen honen helburua mendizaletasuna eta ingurumenarekiko elkartasun- eta errespetu-balioak sustatzea da. Bertan, aisialdirako beste aukera bat emango zaie mendizaleei, abenturaz eta naturaz beteriko proposamen erakargarri batekin
7 EGUN, IGANDETIK LARUNBATERA > 7 egun eta 6 gaueko udaleku itxiak egiteko proposamena jasotzen da, Belaguan eta inguruetan.
DATAK:
• Uztailaren 6tik 12ra
• Uztailaren 20tik 26ra
Honakoan, 7 jarduera egun (igandetik larunbatera) aurkezten dira Belagua inguruan egiteko. Oinarrizko kanpamentu gisa Belaguako aterpea proposatzen da, non astean zehar gaua igaroko duten eta pentsio osoa izango duten parte-hartzaileek eta antolatzaileek. (Janaria prest egongo da jarduerak kudeatzeko beharrezkoa denean).
PREZIOA PARTE-HARTZAILEKO 250 € / asteko eta parte-hartzaileko
GARRANTZITSUA:
DOKUMENTAZIOA > EMF-MEKNF_MENDI_UDALEKUAK_2025
