Donostiak, joan den larunbatean, otsailaren 1ean, 210 eskalatzaile hartu zituen Euskadiko Boulder Txapelketan

EMF Euskal Mendizale Federazioaren eskalada lehiaketa denboraldia hasi da, joan den otsailaren 1ean larunbatean Martutenen, Donostian, Euskadiko Boulder Txapelketa ospatuz. Lehiaketa The Factory Boulder instalazioetan egin zen eta parte-hartzaile zein ikusleen presentzia handiarekin ospatu zen, euskal eskalada egutegiko hitzordu garrantzitsuenetako bat dela bermatuz.

Goizetik hasita, 210 eskalatzaile bildu ziren lehiaketan, 30 bloke zorrotzi aurre eginez formatu ireki batean. Hamar saiakerarik onenek finalera pasatzeko aukera eman zieten kategoria bakoitzeko sei onenei. Arratsaldean jokatutako finalak formatu ofizialean garatu ziren, lau bloke parte-hartzaile bakoitzarentzat eta lau minutuko denbora bloke bakoitzerako.

Lehiaketa maila altua izan zen, eta gazte talentuen garapena nabarmendu zen, podiumetan hainbat sorpresa egon zirelarik. Ekipatzaileek, Eneko Carretero, Iker Arroitajauregui eta Urko Aranzubiak, lan bikaina egin zuten, kalitate handiko blokeak eskainiz eta parte-hartzaile zein ikusleak gozaraziz.

EMFtik eskerrak eman zaio The Factory Boulderi bere konpromiso eta profesionaltasunagatik, Euskal Herriko eskalada jaia posible egiteagatik.

TXAPELKETAREN EMAITZAK

Maila Absolutua

  • Emakumezkoak

    1. Maddi Agirre Zubeldia
    2. Elur Arteaga Arzallus
    3. Intza Elizalde Larrarte
  • Gizonezkoak
    1. Joanes Esparta Frade
    2. Asier Antúnez Herreros
    3. Iñaki Arantzamendi Irueta

U18

  • Emakumezkoak

    1. Udane Mugica Lasa
    2. Ines Allende Lopez
    3. Libe Castillo Eguren
  • Gizonezkoak
    1. Gari Markuerkiaga Sarria
    2. Amets Unamuno Plaza
    3. Haritz Urkiola Azurmendi

U16

  • Emakumezkoak

    1. Sofía Hernández Lago
    2. Elene Otermin Losada
    3. Emma Hernández Lago
  • Gizonezkoak
    1. Eñaut Uson Pobes
    2. Lier Pérez Barreras
    3. Miguel Díaz Besalga

U14

  • Emakumezkoak

    1. Maddi Mendiburu Las Hayas
    2. Izar Martín Lema
    3. Olaia Sagasti López de Lauzurika
  • Gizonezkoak
    1. Markel Korta Fernández
    2. Asier Intxaurbe Jauregizar
    3. Lur Guenetxea Manterola

Ekitaldi honek euskal eskalada denboraldi oparo baten hasiera markatzen du eta bertako kirolarien maila altua berretsi du. EMFk lanean jarraituko du kirol hau sustatzen eta euskal eskalatzaileentzako aukerak zabaltzen.

Argazki galeria

View stream on flickr

Similar Posts