Urtero egin den bezala, EMFk irizpide batzuk ezarri ditu Euskal Selekzioan parte izan ahal izango duten lasterkariak zehazteko, kirol-merezimenduetan, alderdi objektiboetan eta izaera teknikoko beste irizpide batzuetan oinarrituta.
Nahitaezko baldintzez gain, beste hautaketa-irizpide batzuk definitu ditugu. Irizpide horiek kontuan har ditzakete korrikalariek, zer aukera dituzten jakiteko eta, hartara, Euskal Selekzioan parte hartzeko.
- Euskal Herriko 7 lurraldeetako batean erroldatuta egotea (gutxienez 3 urteko antzinatasuna)
- EMF Txapeldunen ZUZENEKO SARBIDEA, bai txapelketetan bai kopetan.
- Kontuan hartuko dira EMF txapelketetan lasterkariek lortutako EMAITZAK.
- Kontuan hartuko dira Euskal Herriko linea, ultra eta bertikaleko kopen EMAITZAK.
- Euskal Herriko Koparen behin-behineko SAILKAPENA.
- EMAITZAK nazioarteko, estatuko eta EMFk homologatutako lasterketetan.
- Gainera, EMFko mendiko lasterketen teknifikazio taldeko kide izatea baloratuko da.
- Horri guztiari gainera hautatzaileen IRIZPIDE TEKNIKOA aplikatu behar zaio.
Egutegiak antolatu ondoren, hauek izango dira Euskal Selekziorako plaza zuzenak lortzeko lasterketak:
SKYRUNNER WORLD SERIES, Munduko Kopa 2025
OHARRA: Skyrunner World Series-en egutegia Euskal Herriko Koparen egutegia baino lehenago hasten denez, lehenengo lasterketetarako hautaketa 2024. urtean lortutako emaitzen arabera egingo da.
Calamorro Skyrace, Benalmadena, Málaga – Apirilak 5, 27 km, 2700 m+
- Kolazino Mendi Eguna irabazleak (neska eta mutila)
Skyrace Gorges du Tarn, Ste Enimee, Frantzia – Ekainak 7, 25 km, 1800 m+
- Kilimon Trail irabazleak (neska eta mutila)
Saint Jeoire Skyrace, Frantzia – Irailak 6, 30 km, 2800 m+
- Galdames Mendi Bira, LINEA Euskal Herriko Txapelketa, irabazleak (neska eta mutila)
- Euskal Herriko Linea Kopako laugarren lasterketa (Baztandarrak) egin ondoren, behin-behineko sailkapenean dauden lehenengo neska eta mutila.
Gorbeia Suzien, Zeanuri – Irailak 27, 32 km, 2400 m+
- Baztandarrak irabazleak (neska eta mutila)
- Agoizko mendi lasterketa irabazleak (neska eta mutila)
Mourne Skyline, Irlanda – Urriak 11, 35 km, 2700 m+
- Galdames Mendi Bira, LINEA Euskal Herriko Txapelketa, irabazleak (neska eta mutila)
Sobrescobio Skyrace, Asturias – Urriak 26, 30 km, 2100 m+
- Sorginen lasterketa irabazleak (neska eta mutila)
- Euskal Herriko Linea Kopako zazpigarren lasterketa (Sorginen lasterketa) egin ondoren, behin-behineko sailkapenean dauden lehenengo neska eta mutila.
* Skyrunning deialdi guztietan, taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabili daiteke.
2025ko denboraldiko Espainiko txapelketen ABSOLUTA deialdiak OSATZEKO irizpideak hauek izango dira:
OHARRA: Espainiko txapelketa batzuen datak ikusita, 2025ko hainbat lasterketa erabiliko dira deialdiak osatzeko:
2025 Espainiko LINEA txapelketa: CHANDREXA Trail, Ourense (maiatzak 18)
- Kolazino Mendi Eguna irabazleak (neska eta mutila)
- Kilimon Trail irabazleak (neska eta mutila)
2025 Espainiko ULTRA txapelketa: Trail Bosques del Sur, Cazorla, Jaen SOMIEDO (maiatzak 31)
- Enkarterri Extrem 60K irabazleak (neska eta mutila)
- EH ULTRA Txapelketa, Nafarroa Extrem, irabazleak (neska eta mutila)
2025 Espainiko KILOMETRO BERTIKAL txapelketa: KV COLLARADA, Villanua (ekainak 21)
- Txindokiko KB irabazleak (neska eta mutila)
- Mitxarro KB irabazleak (neska eta mutila) |
2025ko denboraldiko lasterketa INTERNAZIONALetarako deialdiak OSATZEKO irizpideak hauek izango dira:
ULTRA PIRINEU 100K, Bagà (urriak 4)
- EH ULTRA Txapelketa, Nafarroa Extrem, irabazleak (neska eta mutila)
- Euskal Herriko ULTRA Kopako hirugarren lasterketa (EH Mendi Erronka) egin ondoren, behin-behineko sailkapenean dauden lehenengo neska eta mutila.
- Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabili daiteke.
2026ko denboraldiko Espainiko txapelketetara ABSOLUTO kategorian joateko irizpideak hauek izango dira:
2026 Espainiko ULTRA txapelketa indibiduala eta taldekoa
- Nafarroa Extrem, Euskal Herriko ULTRA Txapelketa, lehen eta bigarren sailkatuak (neska eta mutilak)
- 2025ko Euskal Herriko ULTRA Kopako behin-betiko sailkapenean lehen eta bigarren sailkatuak (neska eta mutila)
- Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabili daiteke.
2026 Espainiko KILOMETRO BERTIKAL txapelketa indibiduala eta taldekoa
- Txindokiko Kilometro Bertikala lasterketa, Euskal Herriko KB Txapelketa, lehen eta bigarren sailkatuak (neska eta mutilak)
- 2025ko Euskal Herriko BERTIKAL Kopako behin-betiko sailkapenean lehen eta bigarren sailkatuak (neska eta mutila)
- Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabili daiteke.
2026 Espainiko LINEA txapelketa indibiduala eta taldekoa
- Galdames Mendi Bira lasterketa, Euskal Herriko LINEA Txapelketa, lehen eta bigarren sailkatuak (neska eta mutila)
- 2025ko Euskal Herriko LINEA Kopako behin-betiko sailkapenean lehen eta bigarren sailkatuak (neska eta mutila)
- Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabili daiteke.
