Euskal Herriko ULTRA Txapelketa 2024 | EH Mendi Erronka

24/06/01 - 10:00 am

Leitza (Nafarroa)

EH Mendi Erronka

Powered by Wikiloc

Aurten Euskal Herriko Mendi Erronkaren X. edizioa Euskal Herriko ultra txapelketa izango da.

Euskal Herriko txapelketa hau, froga bakar batean eginen da, beraz bakarkako zein

taldekako txapelketa egun berean izango dira.

Txapelketa honetan puntuatzeko, derrigorrezkoa izango da MEKNF/FNDME lizentzia edo Euskal Mendizale federazioko lizentzia izatea 2024. urtean.

Euskal Herriko txapelketan parte hartzeko, bai taldekakoan bai bakarkakoan, gutxienez 21 urte izan beharko dira.

Taldekako txapelketan, taldeak mistoak izan beharko dira. Gutxienez 3 parte hartzaile izango ditu talde bakoitzak, eta gehienez 6. Talde bakoitzean gutxienez aurkako generoko pertsona bat egon beharko da, eta lehenengo hiruek puntuatuko dute.

Taldekako txapelketa honetan parte hartu nahi duten nafar klubek bere inskripzioak info@mendinavarra.com korreoa bidali beharko dituzte maiatzaren 239 baino lehen.

Euskal Autonomia Erkidegoko klubek ordea, zuzendaritza@emf.eus helbidera bidali beharko dituzte maiatzaren 23a baino lehen.

KATEGORIAK

Bakarkako txapelketa honetan sarituak izango diren kategoria eta azpi-kategoriak honako hauek izango dira:

  • Absoluta kategoria: 21 urte beteak izatea erreferentzia urtean (lehenengo hiruak sarituak izango dira, gizonezkoetan eta emakumezkoetan).
    • Azpi-kategoria beterana A: 45-54 urte bitarte. *
    • Azpi kategoria beterana B: 55 urte baino gehiagokoak. *

*Beterano azpi-kategorian soilik azpi-kategoriako lehenengo emakumeari eta lehenengo gizonari emango zaio saria.

 

Taldekako txapelketan sarituak Absoluta kategoriakoak izango dira. Lehenengo hiru taldeak sarituak izango dira.

DERRIGORREZKO MATERIALA

  • Mendi lasterketetan aritzeko zapatilak.
  • Mauka luzedun eta kaputxadun haize-babeslea.
  • Manta termikoa (gutxienez 1,20 x 2,10).
  • Ura eramateko ontzia (gutxienez l1).
  • Bateria daukan eta piztuta dagoen telefono mugikorra.
  • Txapela edo bandana.
  • Praka edo malla luzeak, belaunen azpitik

Derrigorrezko materialaren kontrola epaile-taldeak egingo du, dortsalen kontrolean eta ibilbidearen edozein tokitan. Parte hartzaile guztiak kontroletik pasatzera derrigortuak daude, eta materiala ez eramateak zigorra edo lasterketaren deskalifikazioa ekar dezake.

Nahitaezko materiala aldatu ahal izango du lasterketa-batzordeak, eta materiala gehitu edo kendu ahal izango du, eguraldiaren edo beste edozein zirkunstantziaren arabera.

Sailkapenak

EHTXAPELKETA24-EHERRONKA-EMAKUMEAK

Generated by wpDataTables

EHTXAPELKETA24-EHERRONKA-GIZONAK

Generated by wpDataTables

EHTXAPELKETA24-EHERRONKA-KLUBAK

Generated by wpDataTables