Juan Mari Feliu hil da, Euskal Herriko mendizaletasunaren erreferentea

Juan Mari Feliu Dord (Iruñea, 1942-2026) mendizale, idazle eta dibulgatzailea hil da, Euskal Herriko mendizaletasunean arrasto sakona utzita. Nafarroako Mendi Federazioko presidente izan zen 1985etik 1989ra eta 1998tik 2001era. Pirinioen bi aldeetako federazioen eta mendi taldeen arteko lankidetza sustatu zuen, eta Euskal Herriko Mendizaleen Biltzarreko kidea zen. Bere ibilbide oparoan nabarmentzekoa da 1967ko euskal espedizioan parte hartu izana: Peruko Condor mendigunean ordura arte igo gabeko hiru gailur zapaldu zituzten.

Feliuk bere bizitzaren zati handi bat Nafarroako bideak berreskuratu eta ezagutarazten eman zuen. FEDMEko mendi ibilaldien arloko zuzendaria izan zen 1992tik 2005era, Europako Ibilzaleen Elkarteko presidenteordea, eta mendiko 50 liburu eta gida inguru argitaratu zituen. Euskal Mendizale Federaziotik doluminak helarazi nahi dizkiegu haren senide eta lagunei, eta mendizaletasunaren garapenari egindako ekarpen baliotsua aitortu.

Similar Posts