Ipar Martxaren teknifikazio-programa – Euskal Selekzioa

Euskal Mendizale Federazioaren Ipar Martxaren arloak teknifikazio-programa bat proposatzen du, ipar martxako ibiltarien belaunaldi berri bat hartu eta prestatzeko helburuarekin.

Euskal Mendizalen Ipar Martxako gazte promesen talde bat sortu nahi dugu, Euskal Selekzioaren belaunaldi-erreleboa izan dadin. Horretarako, prestakuntza integraleko programa bat proposatzen dugu, non lehen hiru hilabeteetan eta aurkeztutako pertsona guztien artetik, irizpide teknikoen arabera onenak hautatuko diren. Hautatutakoek teknifikazio lehiakorreko prozesu bati jarraituko diote, Euskal Selekzioko egungo kideekin entrenamenduak partekatuz, eta gainera, urte osoan zehar haien ibilbidearen jarraipena egingo da.

Teknifikazio hau aldizkako topaketen bidez gauzatuko da, guztira 40 orduko lan metatua osatuz, urriaren 17an amaituko dena.

Epe hori igaro ondoren, prozesu honetan hautatutakoek zikloa itxiko dute, eta federazioko teknikarien irizpidearen arabera, pixkanaka Euskal Selekzioan txertatzen joango dira. Eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 19tik otsailaren 13ra bitartean egongo da zabalik.

Programara aurkezteko gutxieneko baldintzak hauek dira:

  • 18 urte baino gehiago izatea.

  • Aurtengo federazio-txartela edukitzea.

  • Egoera fisiko orokor ona izatea.

  • Motibazioa, talde-espiritua eta entrenatzeko denbora izatea.

  • Aurrez aurreko saioetara joatea, erantsitako egutegiaren arabera, eta gutxienez %75era joateko betebeharra izatea.

Interesdunek Víctor Vivarrekin harremanetan jarri beharko dute, eta mezuarekin batera honako datu pertsonalak erantsi: NANaren fotokopia, kluba eta telefono-zenbakia.

Tfnoa: 647 458 312
Posta elektronikoa: [email protected]

IPAR TEKNIFIKAZIOAREN EGUTEGIA 2026

Hilabetea Data Eguna Ordutegia Lekua
Urtarrila 2026/01/31 Larunbata 09 – 13 Bilbo
Otsaila 2026/02/14 Larunbata 09 – 13 Amurrio
Otsaila 2026/02/28 Larunbata 09 – 13 Gipuzkoa
Martxoa 2026/03/21 Larunbata 09 – 13 Gorliz
Apirila 2026/04/25 Larunbata 09 – 13 Bilbo
Maiatza 2026/05/16 Larunbata 09 – 13 Barakaldo
Maiatza 2026/05/30 Larunbata 09 – 13 Burgelu
Ekaina 2026/06/13 Larunbata 09 – 13 Donostia
Ekaina 2026/06/27 Larunbata 09 – 13 Gasteiz
Iraila 2026/09/12 Larunbata 09 – 13 Araba
Urria 2026/10/10 Larunbata 09 – 13 Gipuzkoa
Urria 2026/10/25 Igandea Espainiako Txapelketa Lorca

 

Oharra: Urtarrilaren 31n programaren aurkezpena egingo da, eta, horrez gain, Juana Turrek hitzaldi bat emango du 2026an indarrean egongo den araudiaren erreformari buruz.
>>>INFO GEHIAGO

Saioak Euskadiko hainbat tokitan egingo dira, erabilgarritasunaren arabera eta erreferentziako egutegiari jarraituz; aldaketarik balego, saio bakoitzean baieztatuko dugu. Nolanahi ere, beti goian adierazitako larunbat goizetan izango dira.

Teknifikazioetarako materiala: arropa eta kirol-oinetako egokiak izateaz gain, Ipar Martxako bastoi espezifikoak eraman beharko dituzue. Horiek ez dituzten pertsonei maileguan utziko dizkiegu, martxalari bakoitzarentzat luzera egokia zehaztu ahal izan arte.

Similar Posts