Urtea: 1968
1956ko katalogoaren berrikusketa da, eta ez zuen oihartzun handirik izan, harekiko berrikuntzarik ez zekarrenez ia. Arabako eta Bizkaiko “eskualdez kanpoko” gune geografikoko gailurren atalean, zenbait gailur berri txertatu zirela ikus daiteke.
Lehen aldiz mapa eskematikoekin aurkeztu zen edizio hau, baina, bertsio honetan, ez dira erantsi.