Urtea: 2014
Euskal Herriko mendien katalogoaren bertsio eguneratu berria, kasu honetan, Patxi Galék eta Javi Urrutiak berrikusia; Inés Menéndezek ere (NONDIK argitaletxea) lagundu zuen, atal kartografikoan.
Toponimiaren nahiz altimetriaren edo kokapenaren ikuspegitik egungo gailurrak nahiz iraganekoak berrikusten lan handia egin ondoren, mendien katalogoaren bertsio berria garatu zen edizio inprimatuan, edizio digitalen (2006 – 2009) jarraipena bada ere. Honako dokumentu hau ez da liburuaren jatorrizko bertsioa, bertsio laburtua baizik, eta ez dakar ez sarrerako testurik eta ez irudirik; zerrendak baino ez. Ez dira sartu formatu handiko koloretako mapak ere, jatorrizkoak badakartzan arren.
Hauek dira 2014koak dakartzan berrikuntza nagusiak:
- Euskal Herriko gailurrak, euskal lurraldeen aldamenekoak eta eskualde honetatik kanpokoak sakon aztertu dira.
- Gailurrak jatorrizko hizkuntzaren arabera izendatu dira. Horretarako, dagozkien akademiak edo erakunde eskudunak kontsultatu dira: Euskaltzaindia, Euskarabidea, Academia de l’ Aragonés, Okzitanieraren Akademia, L’ acadèmia catalana, eta Asturiasko eta Galiziako erakundeak.
- Ahal den guztietan, irizpide bakarra erabili da, Espainiako Geografikoa Institutu Nazionalaren eta Frantziakoaren neurketetan oinarritutako altitudeetarako; beren argitalpenetan kontsulta daitezke, 1:25.000 eskalaz, bai eta SIGPAC eta GEOPORTATIL sareko aplikazioetan ere.
- Gailurren koordenatuak dagozkien Geografikoa Institutu Nazional horietatik lortu dira. Halakorik posible izan ez denean, toki-izaera handiagoko beste iturri kartografiko batzuk erabili dira. Kasu batzuetan, in-situ egiaztatu behar izan dira, GPS nabigatzailearekin. ED50 datuetan erakutsi dira, bai eta berrian eta ofizialean ere, ETRS89 delakoan (WGS84ren baliokidea).
- Kartografia berriak sartu dira, koloretan (tinta hipsometrikoak), Euskal Herriko eta aldameneko gailurrak erakusteko. Mapa berri bat erantsi da, katalogoan erreferentzia egiten zaien mendigune nagusien kokapenarekin.
1999ko edizioan, 904 gailur datoz. Gaur egungo edizioak, 917 dakartza, eta horietatik 596 daude Euskal Herrian; 56, aldameneko lurraldeetan, eta 265, penintsulan.
Gailur batzuk baino ez dira kendu, gutxi; batzuk ordeztu dira (batzuetan, “garrantzi handiagoko” ondoko beste gailur bat hartuz oro har); eta beste batzuk ere sartu dira, garrantzi orografikoa dutelako edo mendizaletasunaren ikuspegitik interesa dutelako zerrenda berrietan sartzeko jaso izan direnak.
Toponimia berrikusi da, eta, kasu bakoitzean, dokumentazioa eta kartografia historikoa aztertu dira; horrez gain, arlo horretan jorratutako lan espezializatuak ere erabili dira. Luze joko liguke hemen zerrendatzeak.
Azken emaitza argitalpen modernoa da, zerrenda berriekin eta eguneratutako mapekin; eta memoria dokumental bat ere badakar, nahiz eta ez den lanean argitaratu, duen tamainagatik
Bertsio honetan aplikatutako aldaketen txostena