Urtea: 2006
Gailurren katalogo honek Euskal Herri osoko gailur nagusien zerrenda dakar, lurralde historikoen arabera ordenatuta. Iberiar penintsulako mendirik garrantzitsuenen erregistroarekin osatu da zerrenda, eta mendiguneen arabera sailkatu dira beroriek.
Aukeratutako gailurrak hasieratik esanguratsuenetakotzat hartutako mendiak dira, aldaketatxoren bat edo besterekin; altuenak zirelako jo ziren halakotzat, edota estrategikoki ondoen kokatuta zeudelako, mendigune garrantzitsuenen kasuen; edota gailur bereziak zirelako, oso garaiak ez izanagatik, bestela ezagutu ere egingo ez ziren inguruneetan.
Oro har, toponimia-lan sakona egin da berrikusketa honetan, gai horretaz egindako azken azterlanak eta ikerketak kontuan hartuta, betiere. Euskaltzaindiaren onomastika-batzordearen irizpenari jarraitzen diote terminoek. Horrez gain, koordenatuak edota garaierak ere zuzendu dira, azken neurketen arabera egokitzeko.
Patxi Galék berrikusitako edizio hauxe da Euskal Mendizale Federazioaren Euskal Herriko mendien katalogoaren lehen edizio digitala.