Urtea: 1982
Aurrekoekin alderatuta, nahikoa zabaldu zen 1982koa, eta mendien katalogoa aski ezagun egin zen mendizaleen artean.
Zerrendan, ez zen egin aldaketa askorik, 1956ko liburuxkan aurkezten ziren zerrendei erreparatuta, nahiz eta berrikusi egin ziren; Seve Peñak eta Angel Goyenechek parte hartu zuten zeregin horretan. Gerardo López de Guereñuk berrikusi zuen Arabako zerrenda. Liburuki honekin batera, lau mapatxo eskematiko eman ziren, eta gailurren gutxi gorabeherako kokapena zehazten zen, probintzia bakoitzaren barnean: hots, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.
Jakingarri gisa, esan behar dugu, “Espainiar lurraldeko mendi-ingurune nagusien” artean, “uharteak” atalean (Balear Uharteetako eta Kanarietako mendiak biltzen ditu katalogora), Gineako golkoaren barnean, Santa Isabel gailurra (2850 m) sartzen dela, egungo Malabotik gertu; iraganean, Santa Isabel de Fernando Poo zuen izena. Bioko uhartea (lehen Fernando Poo), 2000 km2-tik gorakoa, eta Annobón Espainiako koloniak izan ziren, Ekuatore Ginea gisa ezagunak; Espainiako beste bi probintzia izan ziren, 1968an independentzia lortu zuten arte. Egia esateko, gailurrik garaiena Basilé da (3011 m), Malabo hegoaldean dagoena; gailurrera errepide bat iristen da, kuartel militar bat hornitzeko xedea duena.