Eskimoko denboraldi berria. 2026ko egutegiak

Eski denboraldia hasi da eta elurraz gozatzeko baldintza onen zain, Euskal Herriko eskiaren inguruan egingo diren lehiaketei hasiera emango diegu.

Aurten ere EUSKAL HERRIKO KOPA ospatuko dugu, Causiat Extrem, Bandres-Karolo eta Travesia Regil proba ofizialekin, Candanchun, Belaguan eta Potesen (Fuente De), hurrenez hurren.

Halaber, Euskal Herriko banakako txapelketa ospatuko dugu Bandres – Karolon eta taldekakoa Regilen.

Aurten ere, lehiaketa eta jarduera herrikoia uztartzen diren proba hauetan probatu nahi duten eskiatzaileak animatzea, kategoria eta baldintza guztietarako ibilbideekin. Hori bai, betiere aipatutako mendi inguruetan esfortzua egiteko eta gozatzeko asmoz.

Koparen finisherrek oparitxo bat jasoko dute antolakuntzatik eta sari batzuk zozketatuko dira hiru probetako parte-hartzaileen artean.

Similar Posts