SARRERA
Proposamen honen helburu nagusia , arroila jaitsieratan hasi nahi dutenei espazio formatibo bat eskaintzea da, mendi modalitate honetan, modu autonomo,eraginkor eta seguruan gozatzeko, beharrezko esperientzia eta ezagutzak eskuratuz.
Ikastaro honek, maniobrak ikaste hutsetik haratago doan prestakuntza integrala eskaintzen du, jarduera bakoitzaren aurretik, bitartean eta ondoren kontuan hartu beharreko alderdi guztiak jorratuz; horrela, mota hauetako esperientziak bermeekin gozatu ahal izateko, eta Naturak dituen leku harrigarri, dinamiko eta zirraragarrienetariko hauetan lehen urratsak emateko.
Ez da beharrezkoa aurretik esperientzia izatea. Ikastaroaren izaera intentsiboari eta egiten diren arroilen aniztasunari esker, parte-hartzaile bakoitzak beharrezkoa den esperientzia eta teknika eskuratzea errazten du, mota ezberdinetako arroiletan behar bezala aurrera egiteko.
EGUNAK
2025eko uztailaren 4tik – 10era
TOKIA
Nafar pirinioa. Belaguako Aterpetxean izango da egonaldia (Izaba, Nafarroa) bertatik erraz iritsi bait gaitezke Belagua, Echo, eta Lescuneko arroila ezberdinetara.
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
- Adinez nagusia izatea.
- EZ da beharrezkoa modu autonomoan hastapen arroila jaitsieretan esperientzia izatea. Arroila jaitsieratan esperientzia izatea baloratuko da.
- Arroilak jaisteko ekipamendu pertsonala izatea (eskalada kaskoa, 4mm edo gehiagoko neoprenoa, ainguratzeekin osatutako arnesa, HMS segurtasun mosketoi sorta, machard egiteko kordinoa, jaitsigailua, zortzia maniobra osagarrietarako, arroila jaitsieratarako motxila, bidoi iragazgaitza, arroila jaitsieratarako labana, soka semiestatikoa 40m). Ekipamendu espezifikoa ez dutenentzat, alokatzeko aukera egongo da.
- Igeri egiten jakitea.
- Gidari irakasleei talde edo banakako segurtasunean eragina izan dezakeen osasun edo egoera fisiko/psikiko ko edozein alderdi jakinaraztea.
PREZIOA
275,00€/partaideko.
PREZIOAN SARTZEN DA
- Titulatutako 2 gidari-instruktore (Arroila jaitsieratako K.T.). Gehienezko Ratio 1/6.
- Gidarien alojamendua eta mantenua (pensioa).
- Canyon Campak irauten duen egunetako gidarien desplazamenduak.
- Talde osoarentzako segurtasun eta emergentzia ekipamendua.
- 40 m baino gehiagoko sokak beharrezkoak diren arroiletarako.
- Parte hartzaileei eskatuko ez zaien eta agian arroila jaitsiera batzuetan beharrezkoak izango diren elementu eta materialak.
- Antolakuntza eta logistika.
PREZIOAN EZ DA SARTZEN
- Alojamendua eta parte hartzaileen mantenugaia.
- Parte hartzaileen desplazamenduak. Ez da ezinbestekoa parte-hartzaile bakoitzak bere ibilgailua izatea, baina beharrezkoa izango da taldeak nahikoa ibilgailu izatea modu independentean mugitzeko. Gidariek ezin izango dituzte parte hartzaileak garraiatu.
- PREZIOAN SARTZEN DA atalean islatzen ez den edozein aspektu.

