2026ko EUSKAL HERRIKO ZAILTASUN TXAPELKETA

26/07/04

08:00 h.

Climbat Barakaldo Megapark

Lehiaketaren ordutegia

08:00: Dortsalen banaketa.
08:50: Bilera teknikoa.
09:00: Sailkapen fasearen hasiera.
14:00: Sailkapen fasearen amaiera.
15:30: Kategorietako isolamenduaren itxiera (kategoria bakoitzaren ordutegi zehatza geroago jakinaraziko da).
17:00: Finalen hasiera.
21:00: Finalen amaiera.
21:10: Sari banaketa.
21:30: Lehiaketaren amaiera.

Antolakuntzak ordutegiak aldatzeko eskubidea izango du, lehiaketaren garapenean sor daitezkeen beharren arabera.

Kirol-eskaladako probaren garapena

19 urtez azpiko eta absolutu mailako kategoriek batera lehiatuko dute. Ondoren, bi sailkapen osatuko dira: bata absolutu mailako sailkapen orokorra izango da (parte-hartzaile guztiak kontuan hartuta), eta bestea U19 kirolarientzako berariazko sailkapena.

Adingabeko lehiakideek nahitaez erabili beharko dute kaskoa. Kirolariren batek bere kaskorik ez badu, antolakuntzak kaskoak jarriko ditu haren eskura.

Sailkapen fasea

Sailkapen faseak nahitaez egin beharreko lau bide izango ditu, eta horietan lortutako emaitzek finalerako sailkapena zehaztuko dute.

Fase honetan, lehiakideak izango dira elkar aseguratzearen arduradunak. Hala ere, aseguratzaile lagunik ez duten parte-hartzaileei antolakuntzak aseguratzaileak jarriko dizkie.

Horregatik, GriGri edo antzeko aseguratze-gailuak dituzten kirolariei eskatzen zaie ekartzeko, sailkapen fase honetan erabili ahal izateko.

Finala

Kategoria bakoitzeko lehen sei sailkatuak igaroko dira finalera. Finala “a vista” formatuan egingo den bide bakar batean lehiatzean datza.

Finalistek kategoriaren arabera jakinaraziko zaien ordutegian sartu beharko dute isolamenduan.

Finalerako, antolakuntzak aseguratzaileak jarriko ditu. Lehiaketa EMFren Kirol Eskaladako Lehiaketa Araudiaren arabera egingo da.