Azaroaren 23an, igandea, hitzordu berri bat dugu: 2025eko Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna. Topagunea Arrateko gaina izango da (Eibar), goizeko 9:00etan, eta handik abiatuko gara Kalamua ehundun-mendira (770 m) igotzeko.
Ohikoa denez, Kalamuatik jaitsi ondoren, “anaia-arreba berriei” ongi etorria emango diegu ekitaldi xume batekin. Bertan banatuko dira diplomak, 12:30ak aldera.
Aurten, Ehun Mendien Lehiaketa amaitu duten 109 mendizaleri omenaldia egingo zaie, haien artean, Ehun Mendien Anaidian sartu izana egiaztatzen duen diploma jasoko duten 54 kide berri -Ehun Mendien Lehiaketa lehenengo aldiz osatu dutenak-, eta “ehundune” berriak osatu dituzten 55 pertsona gehiagori ere.
Aldi berean, opari bana emango zaie bai Anaidiaren kide berriei, bai “ehundune” berria osatu dutenei. Oparia ez zaio inola ere beste pertsona bati emango, edo ez zaie etxera bidaliko jardueran parten hartzen ez duten pertsonei.
Ondoren, pintxopote txiki bat egingo dugu inguruan.
Izena ematea doakoa da, baina parte hartzeko izena ematea nahitaezkoa da. Hurrengo formularioaren bidez eman daiteke izena. Izen-emateko epea: azaroaren 19ra arte, asteazkena.

Ehun urte baino gehiago igaro dira euskal mendizaletasunaren aitzindariek mendiko lehiaketen ideia asmatu zutenetik. 1914ko irailaren 30eko gau ilun batean, Bilboko Club Deportivoko mendizale talde batek Ganekogorta mendia igo zuen, sekta edo konjura moduko batean, Euskal Herriko lehen mendiko lehiaketa bihurtuko zena abian jartzeko. Antxon Bandres Azkueren eskutik, gailur hartan diseinatu zen mendizale talde baterako lehen erronka, gure jarduera modu sistematiko, etengabe eta planifikatuan sustatzeko helburuz.
Ehun Mendiak Lehiaketa Euskal Herriko Gailurren Katalogoan jasotako eta EMF-FVMren batzarrak onartutako araudian ezarritako baldintzetan, ehun mendi desberdinetara igotzean datza. Gaur egun, Anaidia 4.928 mendizalek osatzen dute, eta 7.575 historial daude erregistratuta.
Elkar ikusiko dugu Arraten!
EMFk eskubidea izango du programa edo ibilbidea aldatzeko, segurtasuna, eguraldiaren egoera edo garrantzitsutzat jotzen den beste edozein arrazoi dela medio.
