“AUTOBABESA MENDIAN” proiektua – Gazte eskautekin elkarlanean autonomia eta segurtasuna lantzen

EMFk eta Euskal Herriko eskaut taldeek elkarlanean garatu dute “Autobabesa mendian” izeneko proiektua, gazteen artean mendiko autonomia eta segurtasuna sustatzeko helburuarekin.

Hiru urtez behin antolatzen dituzten topaketetan, eskaut taldeek mendi irteeretarako prestakuntza eskaria egin zioten Euskal Mendizale Federazioari. Eskaria aintzat hartuta, saio teoriko eta praktikoen bidez autonomia pertsonala eta prebentzioa lantzeko aukera izan dute parte hartzaileek.

Parte hartzaileak: 19 eta 24 urte bitarteko gazteak, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroatik etorritakoak.

Formakuntzaren arduradunak: Andoni Gutierrez eta Ander Agirre, EMFko teknikariak.

Proiektu hau bat dator EMFren Segurtasun Batzordeak urteetan zehar garatu duen Prestakuntza Eskolenekimenarekin. Batzordeak natura ingurunearekin eta mendiarekin lotutako ezagutzak hedatzeko helburua du, udal, unibertsitate, klub zein orain ikastetxeetan ere eskainiz.

Ikasleek badakite 112 edo antzeko gaiak zer diren, baina ez dute askotan praktikan jartzeko aukerarik. Hori dela eta, egoera errealetan nola jokatu irakatsi eta beharrezko tresnak eskaintzen zaizkie.

Similar Posts