Lide Urrestarazu, lehen postuan eta Ioseba Eskudero, bigarren. Euskal Selekzioak bikain jokatu zuen Malaysiako Kailas Penang Skyrace proban. Merrell Skyrunner World Series zirkuituko gainerako lasterketetatik ezberdina da, eta lokatza, beroa eta hezetasuna izan ziren protagonista.
Lasterketa goizaldean hasi zen, atleta guztien frontaleko argiek Georgetowneko mendietako zerua argitzen zutela, eta 42 kilometroko ibilbidea zuela aurretik. Lidek bere lan ona erakutsi zuen, lokatz asko dagoen lasterketa hauetan, eta lasterketaren burua izan zen hasieratik amaieraraino. Gainera, lasterketako sailkapen orokorraren barruan lortutako hirugarren postua azpimarratzekoa da. Bigarren postua Iris Pesseyrentzat (Frantzia) izan da, 9 minutura, eta Marcela Vasinova txekiarrak osatu du emakumezkoen podiuma. Gizonezkoen mailan, Lorenzo Beltrami nagusitu zen, eta bigarren postua Ioseba Eskuderorentzat izan zen.