Hitzordu bikoitza Euskal Selekziorako joan den asteburuan Merrel Skyrunner World Series-en. Alde batetik, Lide Urretarazu Hego Koreara joan zen gure selekzioa ordezkatzeko 2 Peaks Skyrace lasterketan pasaden larunbatean. Igandean, Sobrescobio Skyrace lasterketan parte hartu zuten beste 9 atleten txanda izan zen. Bertan emaitza oso onak lortu zituzten, lurraren zailtasuna eta eguneko baldintza meteorologikoak gorabehera.
Larunbateko jardunaldian, Lide Urrestarazuk Merrell Skyrunner World Serieseko 17. etapan parte hartu zuen, 26 kilometroko eta 2.080 metroko desnibel positiboko proba teknikoan. Euskal korrikalariak sentsazio onak izan zituen, espero baino hobeak, baina lasterketa ez zitzaion atera espero zuen bezala, lasterketako ibilbidearen zati batean galdu baitzen. Hala eta guztiz ere, 6. postu oso onean amaitu zuen.
Bestalde, Sobrescobion (Asturias), Euskal Selekzioaren emakumezko 3 ordezkariek oso lasterketa ona egin zuten. Ainara Alcuazek merezitako 5. postua lortu zuen, Ainhoa Intxaustik 8. amaitu zuen eta bere atzetik Irune Velez de Mendizabal 9. postuan sartu zen, lasterketan zehar lehen seien artean mantendu baitzen ere.
Gizonezkoen kategorian, Aitor Blancok lasterketa bikaina egin zuen, 4. postua eskuratuz. Ander Gerrikaetxeberriak 9. bukatu zuen, eta gainerako korrikalariek bere atzetik bukatu zuten; Markel Urigoitiak (12.), Oier Zubeldiak (13.) eta Hodei Sananiegok (16.) lan bikaina egin zuten taldearentzat. Bestalde, Aitor Ajuriak erretiratu behar izan zuen lesio baten ondorioz. Pena handia izan zen lasterketa handi bat egiten ari zelako, tarte handi batean Manuel Merillasekin batera lehiatuz.
Euskal Selekzioko talde teknikoak positiboki baloratu du bere atletek lasterketa honetan egindako lana. Lurraren zailtasun teknikoari euriaren eta denboralearen
Sobrescobio Skyrace 2024
Sobrescrobio Skyrace Skyrunner World Series zirkuituaren Espainiako laugarren geltokia izan zen, non mundu osoko 450 korrikalarik hartu zuten parte. Lasterketak Asturiasko Redes Parke Naturala du agertoki, eta 32,3km-ko ibilbide teknikoa du, 2.100 metroko desnibel positiboarekin. Gainera, aurten euriak eta hotzak baldintzatu dute
Luca Del Pero atleta italiarra eta Lucille Germain atleta frantziarra izan ziren aurtengo txapeldunak. Bi kasuetan, korrikalariek erritmo altua mantendu zuten irteera puntutik. Gizonezkoen kategorian, Manu Merillasek bigarren postua lortu zuen eta hirugarrena Antonio Martinez eta Euskal Selekzioko Aitor Blanco korrikalarien artean lehiatu zen. Azkenik, Martinez hirugarren postuan helmugaratu zen.
Bestalde, emakumezkoen kategorian Oihana Kortazar euskal korrikalariaren lasterketa nabarmendu behar da, bigarren postuan amaitu zuena, Julia Font-en atzetik.