Euskal-Nafar Alpinismo Federazioaren mendeurrena da ONCEren urriaren 31ko kupoiaren protagonista nagusia. Bost milioi kupoik zabalduko dute gure ospakizuna.
Valentin Fortunek, ONCEren Nafarroako ordezkariak, Pilar Herrerok, ONCEren kontseiluko presidenteak, Martin Montañés Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioko presidenteak eta Alberto Ruiz de Azua Solozabal Euskal Mendizale Federazioko Zuzendaritza Batzordeko kideak kupoi hau aurkeztu dute. Horrela, ONCEk bat egin du mendeurrena ospatzeko programatutako jarduerekin.
Euskal-Nafar Alpinismo Federazioa-Federación Vasco-Navarra de Alpinismo (FVNA) Elgetan sortu zen, 1924ko maiatzaren 18an. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako mendi elkarteek sustatuta, 60 klub inguruk, 2.635 mendizale berrik osatutakoak, bat egin zuten lehen egun hartan federazio osatu berriarekin.
Gaur egun, bi federazioek 50.000 mendizale federatu baino gehiago biltzen dituzte.
Mendeurrenerako aukeratutako logotipoak batasunaren kontzeptua eta jatorrizko bi federazioak lotzen dituen arrazoia ekartzen du gogora: mendizaletasuna. Izan ere, bi erakundeok jaiotze-data partekatzen dugu.
ONCEren Eguneroko Kupoiak 500.000 euroko saria jarri du jokoan zenbakiari eta serieari, eta 35.000 euroko 49 sari saritutako zenbakiaren bost zifrei. Gainera, 250 euroko 450 sari lehen lau zifrentzat eta 450 azken laurentzat; 25 euroko 9.000 sari azken hiru edo lehen hirurentzat; eta gauza bera lehen eta azken bientzat (6 euro) eta saritutako zenbakiaren lehen edo azken zifrari 2 euro itzultzea.