Euskal Mendizale Federazioan gure mendeurrenbarneko programazioko ekintzak ospatzen jarraitzen dugu. Larunbatean, martxoak 16,‘Euskal Herriko Gailurrak’ ekimena egingo dugu; honetan, Euskal Herrikolurraldeetako federazioekin eta Iparraldeko bi talderekin batera, gure herrialdeko 6 gailur altuenetatik 5 igoko ditugu. Partaideak 12:00etan helduko dira muinetara eta, orduan, unea hilezkortzeko argazki bat hartuko dute EMFren mendeurreneko ikuroroigarria erakutsita.
Antolakuntzatik, Hiru Erregeen Mahaiarako (2.446 metro) igoera bertan behera uzteaerabaki dugu, segurtasun arrazoiak direla eta. Izan ere, eguraldi txarrak arrisku bat suposatu dezake Nafarroako Federazioko kideek egingo zuten igoerako partaideetzako, honen altuera eta igo beharrako lurra: “Hain polita den ekintza honetan perte hartzendutenen segurtasuna bermatu nahi dugu”.
Gipuzkoako federazioa Aketegira (1.551 metro) igoko da eta Araba eta BizkaiakoakGoribeiara (1.482 metro). Auñamendi MT (Behe Nafarroa) eta Orhimendi (Zuberoa) taldeek Okabe (1.466 metro) eta Orhi (2.019 metro) igoko dituzte. Amaitzeko, EMFkArtzamendi (Lapurdi – 926 metro) igoko dugu.
Era berean, Euskal Herriko mendizale guztiak “euskal mendizaleon batasuna guregeografiako gune garaienetatik erakutsiko duen ekintza batean” parte hartzeragonbidatzen ditugu.