Asteburu honetan, Euskadiko, infantil, kadete eta jubenil (18 urtetik beherakoak) mailako ORIENTAZIO kirolariak Valladolid ingurura joan dira, Ipar Ligako lehenengo proban parte hartzera. 

Larunbatean Montemayor de Pililla herrian sprint proban parte hartu zuten , eta ondoren, bertako frontoian elkartu ziren urrengo eguneko mapa eta inguruari buruzko hitzaldi tekniko bat izateko . Igandean,  baso hondartsuetan, lasterketa luzean parte hartu zuten. 

Azkenengo hau puntuagarria izan zaie, inguru horietan Ekainean ospatuko den Espainiako Selekzio Autonomikoen orientazio Txapelketan (CESA) parte hartu ahal izateko eta era berean, terrenoa ezagutzeko. 

3 kategoritan, emaitza ezin hobeak lortu dituzte gure gazteek, podium-ean egon bait dira kategori guztietan: 

  • M14-F14 ean Aiora Morante lehenengo postuan eta Udane Etxebarria hirugarrengoan.
  • M16-F16 ean  Alain Goikoetxea, Telmo Corada eta Eki Beobidek mutilen podium-a bete zuten.
  • M18-F18an, Ekain Fernadezek lehengo postua eta lortu zuen eta nesketan Izaro Ipiñak bigarrengoa.

Similar Posts