FEDME lehiaketen egutegiaren barruan, apirilean, Erkideko Federazioen Ipar Martxako Espainiako Txapelketa egingo da. 2024ko apirilaren 13an izango da, Almerian.

Badakigu zaila izango dugula, azken hiru urtetako emaitza onak berdindu edo hobetu, baino, Federaziotik selekzioa eta lehiaketa bera sustatzen jarraitu nahi dugu. Horregatik, honen bidez, parte hartzera animatu nahi zaituztegu, kluben eta kirolarien laguntzarekin, Almerian ordezkatuko gaituzten bi talde sendo osatu ahal izango ditugu.

Horregatik, jakin behar dugu zein kirolarik duzuen 2024ko Ipar Martxako Euskadiko Selekzioan parte hartzeko interesa eta ilusioa. Hori dela eta, zure kasua bada, zure datuak urtarrilaren 15a baino lehen (astelehena) bete ditzazun eskatzen dizut, Euskal Selekziorako aurredeialdia osatzeko.

https://forms.gle/3GBWcwkanCLWh8zM7

Azkenik, aurreratu nahi dizuegu lehenengo topaketa urtarrilaren 28an, igandea, izango dela, Landederra kiroldegian.

Similar Posts