Joan den asteburuan, Juan Vallejok zuzentzen duen EMFko teknifikazio taldea Aragoiko lurretara joan zen, Montrebreira hain zuzen ere, Aragoiko Horman entrenatzera. Espedizioa Mikel Txintxurretak, Inazio Dulantok, Xabi Gomezek eta Ander Aguirregomezkortak osatu zuten, eta Iñaki Garai teknikaria ere egon zen.

Helburua horma handietako eskaladaren alderdiak lantzen jarraitzea zen, eta lehen jardunaldian ibilbide klasikoetako bi eskalatzea erabaki zen: Santiago Domingo eta Siete Venas. Bigarren jardunaldian taldea Pilastra de Voltorsera hurbildu zen Puñalada Trapera ibilbidea eskalatzera.

Irteera honekin, EMFko alpinismo taldeak bigarren denboraldiari amaiera eman dio eta Juan Vallejok balantzea egin du: “Kideek bilakaera ona erakusten jarraitzen dute ezagutza teknikoen aplikazioari dagokionez eta gero eta asmo handiagoko helburuei aurre egiteko moduaren heldutasunari dagokionez”.

EMFko Teknifikazio taldea 2024an itzuliko da lanera, erronka zoragarriekin.

📷

Similar Posts