LABORAL Kutxa erronka osatzeko azken egunak: 100 lagunek baino gehiagok parte hartu dute dagoeneko!

EMF Mendiak aplikazioko LABORAL Kutxa erronka azken txanpan sartu da, eta 100 lagunek baino gehiagok parte hartu dute dagoeneko. Oso pozik gaude izan duen harrerarekin. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

Oraindik osatu ez baduzu, azaroaren 1era arteko epea duzu EMF Mendiak aplikazioan erregistratutako tontorren bidez LABORAL hitzaren zazpi letrak biltzeko.

Erronka osatu duzu? Gogoratu oparia erreserbatu behar duzula! Ternuako ur-botila jasotzeko, ezinbestekoa da argitalpen honen behealdean aurkituko duzun formularioa azaroaren 5a baino lehen betetzea (hau da, azken eguna azaroaren 4a izango da).

Opariak azaroaren 8an banatuko dira Derion, Ehun Mendien Anaidiaren urteko jaian. Ezin bazara bertaratu, adierazi formularioan, oparia nola jaso jakinarazi ahal izateko. Ermandade Egunaren gaineko informazio gehiago, hemen

Aprobetxatu azken egun hauek eta osatu erronka!

⌛️ Oparia eskatzeko epea amaitu da / Ya ha finalizado el plazo para reclamar el regalo 🎁

Similar Posts