Euskal Selekzioko eskalatzaileek kontzentrazioa egin dute asteburu honetan Tarbeko L’Usine rokodromoan (Frantzia), 2026ko Espainiako Eskalada SuperTxapelketa prestatzeko. Txapelketa irailaren 28tik urriaren 4rajokatuko da Cáceresko CNTDn.
Kontzentrazioan, Zailtasuneko eta Blokeko lehiaketa-simulakroa egin dute. Bertan parte hartu dute hurrengo txapelketarako deitutako 16 eskalatzaileek, baita Euskal Selekzioko Teknifikazio taldeko eta Gazte Promesen taldekokideek ere.
Saioari esker, lehiaketa-baldintzetara ahalik eta gehien hurbildutako kalitatezko entrenamendua egin ahal izan dute, esperientziak partekatu eta talde-lana eta elkarbizitza indartzeaz gain.
2026ko Espainiako SuperTxapelketak Estatuko eskalatzailerik onenetako batzuk bilduko ditu Cáceresen, eta Bloke, Zailtasun, Abiadura eta Paraeskalada modalitateetako Espainiako txapeldunak erabakiko dira bertan.
