Joan den asteartean, Javi Antúnezek, Euskal Mendizale Federazioaren ordezkatuz, «Natura eta kultura: mendiak inspirazio-iturri» erakusketaren aurkezpenean parte hartu zuen. Erakusketa EMMOA Fundazioak antolatu du, eta ATARIA Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroan, Gasteizen, dago ikusgai.
Zakopaneko (Polonia) Tatra Museoak sustatutako erakusketa 2026ko uztailaren 21etik irailaren 6ra arte bisitatu ahal izango da. Bertan, Europa Erdialdeko mendilerro garaienaren, Tatren, magalean kokatutako museoaren artxibo historikoetako argazki hautatuak biltzen dira.
Zuri-beltzeko argazki historikoak biltzen dituzten 23 panelek Tatretako paisaian barrena eramaten dute bisitaria, eta mendiak bertako komunitateen nortasunean, kulturan eta bizimoduan izan duen eragina erakusten dute. Era berean, mendialdeek gaur egun dituzten erronkei buruz hausnartzera gonbidatzen du erakusketak. Panel guztiek testuak euskaraz eta gaztelaniaz dituzte.
Inaugurazio-ekitaldian Emilia Pomiankiewicz, Tatra Museoko arduraduna, eta Txomin Uriarte, EMMOA Fundazioaren ordezkaria, izan ziren.
Erakusketa ATARIA – Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroan (Biosferaren Pasealekua 4, Vitoria-Gasteiz) bisita daiteke, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, asteartetik igandera (astelehenetan itxita).
Argazki historikoen bidez, mendiaren, naturaren eta kulturaren arteko lotura estua ezagutzeko aukera paregabea da
