160 eskalatzaile baino gehiagok parte hartuko dute igande honetan Euskal Herriko I. Boulder Txapelketan

Iruñeko Bihatz eskalada guneak hartuko ditu datorren maiatzaren 10ean Euskal Herriko I. Boulder (Bloke) Txapelketa eta Open Bihatz lehiaketak. Euskal eskaladarentzat hitzordu historikoa izango da, eta 160 parte-hartzaile baino gehiago bilduko ditu kategoria ofizialetan zein open formatuan.

Lehiaketa euskal eta nafar mendizale federazioek antolatu dute elkarlanean, Euskal Herriko Mendizaleen Biltzarraren hitzarmenaren baitan, eta Iruñeko Bihatz rokodromoaren laguntza izango du.

Probak Euskal Herriko Txapelketa ofiziala eta Open Bihatz formatua uztartuko ditu, federatutako zein federatu gabeko eskalatzaileen parte-hartzea ahalbidetuz, baita Estatuko hainbat txokotatik etorritako kirolariena ere.

Lehiaketa zozketa bidez banatutako hiru sailkapen txandarekin hasiko da, eta bertan kategoria guztiek lehiatuko dute. Horretarako, zailtasun progresiboko 30 bloke prestatu dira, V+ mailatik 8A mailara bitartekoak, Gorka Karapeto, Iker Arroitajauregi eta Urko Zabala bezalako setter ezagunek diseinatuak.

Arratsaldean finalak jokatuko dira, IFSC formatu ofizialari jarraituz, bloke bidezko rotazio eta denbora mugatuko sistemarekin. Kategoria bakoitzeko zortzi kirolari onenak sailkatuko dira finaletara, beteranoen kategorian izan ezik, bertan ez baita finalik egongo. Absolutu eta U-19 kategoriek batera lehiatuko dute.

Parte-hartzeari dagokionez, txapelketak euskal eskaladako izenik nabarmenenetako batzuk izango ditu. Gizonezkoetan, besteak beste, Mikel Linacisoro, Eneko Karretero, Bittor Esparta, Iñaki Arantzamendi eta Martzel Vicario eskalatzaileak izango dira bertan, baita Asier Antúnez, Markel Korta edo Eñaut Uson bezalako gazte promesak ere.

Emakumezkoetan, Elur Arteaga, Maddi Aguirre, Inés Allende edo María Feo eskalatzaileek parte hartuko dute, Euskal Herriko lehen bloke txapeldunak nortzuk izango diren erabakiko duen lehia ikusgarrian.

Ordutegiak

Sailkapena – 1. txanda

* 08:00 | Kirolarien harrera eta dortsalen banaketa / Beroketa gunearen irekiera

* 08:45 | Bilera teknikoa

* 09:00 | Sailkapen txandaren hasiera

* 10:25 | Txandaren amaiera

Sailkapena – 2. txanda

* 09:30 | Kirolarien harrera eta dortsalen banaketa / Beroketa gunearen irekiera

* 10:15 | Bilera teknikoa

* 10:30 | Sailkapen txandaren hasiera

* 11:55 | Txandaren amaiera

Sailkapena – 3. txanda

* 11:00 | Kirolarien harrera eta dortsalen banaketa / Beroketa gunearen irekiera

* 11:45 | Bilera teknikoa

* 12:00 | Sailkapen txandaren hasiera

* 13:25 | Txandaren amaiera

U-15 W&M Finala

* 15:00 | Isolamendu gunearen irekiera

* 15:30 | Isolamendu gunearen itxiera

* 16:00 | Finalisten aurkezpena + bistaratzea (8 min)

* 16:15 | Finalen hasiera

* 17:15 | Finalen amaiera

U-17 W&M Finala

* 15:00 | Isolamendu gunearen irekiera

* 15:30 | Isolamendu gunearen itxiera

* 17:45 | Finalisten aurkezpena + bistaratzea (8 min)

* 18:00 | Finalen hasiera

* 19:00 | Finalen amaiera

* 19:15 | U-15 eta U-17 podiuma

U-19 eta Absolutu W&M Finala

* 17:30 | Isolamendu gunearen irekiera

* 18:00 | Isolamendu gunearen itxiera

* 19:30 | Finalisten aurkezpena + bistaratzea (8 min)

* 19:45 | Finalen hasiera

* 20:45 | Finalen amaiera

* 21:00 | U-19 eta Absolutu podiuma

Datu teknikoak

Blokeak 1etik (errazena) 30era (zailena) zenbakituta daude, eta puntuazio hau izango dute:

Puntuazio sistema

1. multzoa (1–5): Hastapena — 5 puntu

2. multzoa (6–10): Erdi-baxua — 10 puntu

3. multzoa (11–15): Ertaina — 20 puntu

4. multzoa (16–20): Erdi-altua — 40 puntu

5. multzoa (21–25): Altua — 80 puntu

6. multzoa (26–30): Oso altua (elitea) — 160 puntu

Azken puntuazioa kalkulatzeko, ez dira egindako bloke guztiak batuko; soilik balio handieneko 10 bloke kateatuek puntuatuko dute.

Berdinketa hausteko irizpideak

* Top-era egindako saiakerak: saiakera gutxien egin dituenak irabaziko du.

* Zonara egindako saiakerak: berdinketak jarraitzen badu.

Finalen formatua

* Kategoria bakoitzeko 8 kirolari onenak sailkatuko dira.

* Finalak rotazio formatuan jokatuko dira, araudi ofizialaren arabera.

* Absolutu eta U-19 kategoriek batera lehiatuko dute.

* Beteranoen kategoriak ez du finalik izango.

Sailkapenak eta parte hartzeko baldintzak

Euskal Herriko Txapelketa: EMF edo FNDME federazioetako federatuentzat.

Open Bihatz: federatu gabeko kirolarientzat edo beste federazio batzuetakoentzat.

Kategoriak

* U-15: 2012–2013

* U-17: 2010–2011

* U-19: 2008–2009

* Absolutua: 2009 eta aurrekoak

  • Beteranoak: 1976 eta aurrekoak

Similar Posts