Euskal Mendizale Federazioak zabaldu du EMFko Mendiko Segurtasuneko Teknikariaren Federazio Titulazioa eskuratzeko prestakuntzan izena emateko epea. Titulazio hau Euskal Mendiko Goi Mailako Eskolarekin batera sustatu da, mendiko segurtasunaren arloan eskaintzen diren formakuntzen kalitatea indartzeko eta irizpideak bateratzeko helburuarekin.
Titulazio honen bidez, mendizale-elkarteei, ikastetxeei, unibertsitateei, udalei eta bestelako kolektiboei hitzaldi eta ikastaroak eskaintzen dizkieten teknikariak irizpide berberen arabera prestatuta egotea eta segurtasunari buruzko mezu bateratua zabaltzea bermatu nahi da.
Akreditazioa lortzen duten pertsonek Euskal Mendiko Goi Mailako Eskolak araututako prestakuntza-prozesua gainditua izango dute eta EMFren abal ofiziala jasoko dute.
Prestakuntza 2026ko apirilaren 17an eta 18an, Vitoria-Gasteizen egingo da (ostiral arratsaldean eta larunbatean).
Sartzeko baldintzak
Honako baldintzak betetzen dituzten adin nagusiko pertsonek eskuratu ahal izango dute titulazioa:
• Azken bi urteetan jarraian EMFren federazio-lizentzia izatea eta uneko urtekoa ordainduta edukitzea.
• Mendiko TD1 titulazioa edo goragokoa izatea.
• ACNAko STA 1 ikastaroa eginda izatea.
Prezioa: 120€
Prestakuntza osatu eta azken ebaluazioa gainditu ondoren, pertsona parte-hartzailea EMFko Mendiko Segurtasuneko Teknikari gisa akreditatuko da. Titulazioa bi urtez behin berritu beharko da, EMFk ezarritako balidazio-prozesuaren bidez.
Informazio gehiagorako eta izena-emateko, idatzi helbide honetara: [email protected]
Izen-ematea martxoaren 12ra arte (barne) egongo da zabalik.

